XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

APALLU - Kukurru... (Oso parregarri bota ezinda geratzen da).

ABESLARIAK - (Sekulako ixkamillaz parrez ekitzen diote).

EZTI - (Arriturik) Zer gertatu zaizu?

APALLU - Kukurrukua botatzen asi ta kukurrukuak irten. Baña ez adi estutu. Ollarraren Mezatara, kukurruku botatzeko eran joango nak eta ollarrik onenak bezin kukurruko zolia botako diat.

EZTI - Bajaundeizula!

MUTIKO I. - Kukurrukoaz eztaukagu guk emen ezer; goxoak bear ditugu orain.

MUTIKO 2. - Bai, goxoak.

EZTI - Gero: emendik orduerdi barru etorri zaitezte, ta egiñak izango ditut.

MUTIKO 3. - Gezurrik ez gero?
EZTI - Ez, mutil, ez. Oraiñartekorik goxoenak egingo dizkitzuet. Nere kontu.

MUTIKO 2. - Baguaz orduan.

MUTIKO 3. - Emen gera aurki (Joaten dira).

BOSGARREN AGERALDIA. APALLU ta EZTI

EZTI - (Bere eskuak igurtziaz) Biar, eguarri eguna. Aukerakoa.

APALLU - Zertarako?
EZTI - Edozertarako.
APALLU - Eztek ori erantzun egokia.

EZTI - Zergatik ez?
APALLU - Etzekiat, baña, zerbait ire artekoren bat badabilkik.
EZTI - Biar jakingo dek.

APALLU - Eta gaur, zergatik ez? Gonak al dituk orain ere?
EZTI - (Abestuaz) .

APALLU - Pantxika Lanpernax'i abestu bear al diok?
EZTI - (Isekazko parrez) Ja, ja, ja...! Pantxika Lanpernax'i nik abestu?
APALLU - Zergatik ez? Ondo emakume bikain askoa zeok.

EZTI - Ja, ja, ja...!! Pantxika Lanpernax'i nik abestu? Aurrerakorik!
APALLU - Orain izango al dituk. Arekin ere, bein baño geiagotan ikusi aut.

EZTI - Eztizut ukatzen; orain ordea... Enijoakizu esatera.
APALLU - Ez, nai ezpadidak; baña, bazekiat. Kaskar berotzalle berria dek orain.

EZTI - Nor?
APALLU - Nor izango dek? Or aurrean bizi dan neskamea.
EZTI - Nola dakizu? Berak esan al dizu zerbait? Au poza!